XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Aho zabalik omen zegonan.
Horrela, odol hari bat zeriola.
Sekretoak kontatzeko bozaz mintzo dira, ukalondoekin saihetsetan ukituz, beren gona plisatuak izter artean bilduz.
Ahoak belarrietara hurbiltzen dira.
- Guapoa ahal hunan. - Guapoa ez zekinat.
Interesantea dun hitza beharbada.
Conchako baiadaren hondo gristatuan, Santa Clara-k apar zuri artean flotatzen du
- Esaten diat, hemen beste gerra bat zetorrek.
- Ezagutu ez duenak ez zekik gerra zer den.
- Alperrik da esatea. - Bizitu ez zuenak ez daki haren berri. Ez horixe. - Alperrik da.
Jubilatuek eguzkiari itxoiten diote beren aulkietan.
Perlako semaforo aurrean hasperenak, hortz deskoloken tarte beltzak, postizoen trasparenziak erakusten dituzte.